Oporretan, prekaritaterik?

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxabe Heriz 2025ko uzt. 29a, 00:00

Iritsi da udara.

34 gradurekin Arrasateko zuloan egiten duen haizerik gabeko bero jasangaitza. Eguzkiak jotzen duen bitartean, "eguraldi ona" deitzen diogun hori.

Azkenean, iritsi da arropa gutxirekin eta motzarekin kalera irteteko sasoia. Eta txankletak, sandaliak. Agur zapatilei eta botei denboraldi baterako. Urte guztian Martensak erabiltzen dituzten basati batzuk kalean ikusten ditudan arren.

Asko eta asko pistinara, hondartzara eta oporretan joatera dedikatzen garen denboraldia, parranda amaigabeak eta herri txikietako festak noiznahi. Gure estres maila tarteka ahazteko momentua.

Baina hori ere bukatuko denez, iraila ere iritsiko da. Lantegira joateko momentua. Asko penaz eta goibel iritsiko dira udazkeneko hilabetera. Baina beste mordoxka batzuek ziurgabetasunean jarraituko dute, zalantzati, frustratuta, lan prekarioak hartzera kondenatuta. Mutur batetik bestera aldatu garen hamarkada honetan, dagoeneko, eskuratutako ikasketa guztiak ez baitira nahikoak lan duinak eskuratzeko.

Dena nahi dugun garaiotan, ikasketak urte adina izatea eta hori eskatzea onartu dugulako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak