Hain dira poema xamur eta goxoak, non barren-barreneraino iristen zaizkizun. Bera ere halakoa delako dira bere poema-liburuak hain bereziak. Funtsean, autorea bera eta bere obra ez dira horren muturrekoak izaten.
Eta pentsatzen dut, garaiotan gertatu diren basakeria guztiekin –Frantziako gehiegikeria, Rebecca Cheptegeiren erailketa, Gasteizko emakumearena–, zeinen garrantzitsuak diren horrelako gizonak izatea gure gizartean. Gizonak baino lehenago pertsonak diren horiek. Kontzientziatuak. Mundu hobe baten alde egiten dutenak.
Egoera bortitz horiekin, famatu egin zen, ba, esaldi hau: Not all men, but always men (Ez gizon guztiak, baina bai beti gizonak). Eta ez naiz jardin horretan sartuko, baina esaldi hau gogoratzea gustatuko litzaidake: eskerrak gure alde egiten duten gizonak ere badauden. Ez horren itsutuak genitalekin, baizik eta humanoak izatearekin. Eta eskerrak. Eskerrak halako pertsona gehiago ditugun gurean. Guztiok egin behar baitugu arraun alde berera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!