Arazo hau ez da ez alkatiaren ez eta zinegotzixen tema bakarrik.
Arazo hau... Bergaran bizi dien eta odol txarra dauken pertsona batzungatik sortzen da.
Errefusa eta organikoa jaisteko egunak dienian, batzuk poltsak –ez kubuak– lurrian lagatzen dittuzte, lehen egitten zan moduan. Hau nere gustokua ez izan arren… –nik kubuak, nere kakuan, ordutan eta egunetan lagatzen dittut–, sikiera gabeko garbitzailliak, nahiz eta bere lana ez izan, jasotzen dabe… Bestela, gure kaliak katuz eta arratoiz jositta egongo zien eta… danondako kalte!
Horretaz aparte, beti egon da jente zikiña... kontenedore berde, hori eta urdiñak sekula ez dittuztenak errespetau: plastiko, paper edota beira poltsa berian bota eta kale ertzian lagatzeko ohitturia daukenak.
Ohittura arraro honek dauzken pertsonak, momentu honetan, edozein egunetan eta ordutan etaratzen dabe bere poltsa, zaku, eta abar. Bueno, edozein ordutan ez… ez gure kalian, behintzat… Koldo Eleizalden. Ez dakit zein edo zeintzuk izango dien bere etxeko zikinkerixak modalidade honetan etaratzen dittuztenak, "con premeditación , alevosía y nocturnidad" izaten dalako… Zikiñak bakarrik ez... kobarde batzuk be badie.
Badakit PNVk bere kanpaiñan bosgarren kontenedoreko asuntua puntu baten ipini, eta horrek Bergarako jente pillo bat mugitu zebala. Baiña puntu honen onduan beste bospasei puntu be bazeren. Eta, poliki-poliki, prometidu daben gauza gehixenak egitten jungo diela.
A! Ni ez naiz alderdikide iñorrena, baiña Bergara izugarri maitte dot. Eta harro nago beti eta edozein momentu edo lekutan bergararra naizela esateko. Hori zaiñetan daukat, agian, etxian eta familixiakin beti hola izan dalako.
Idatzi honen bittartez bi gauza esan nahiko nittuzke:
Bat: Bergara, Bergarakuak garela sentitzen dogunondako… gure herrixa da! Gure herri polit, eder eta maittagarrixa.
Bi: Bergara zikin mantendu nahi dabenak ez dabe gure Bergara maitte!
----------
Maritxu Barrena
Bergara