Badirudi guztiz murgilduta gauden bizimodu honetan, geureak propio ez diren gauzak ez ditugula preziatzen eta hauekin guztiz arduragabe jokatzeko tendentzia dugula. Hau da, guztiona dena zaindu ordez, gaizki tratatzen dugula.
Horregatik, gaur egun gizarte hau osatzen dugun gehienok idiota hutsak garela deritzot. Idiota hitzak esanahi garbia du bere jatorri grekoan; gai publikoez arduratzen ez denari eta interes propioak soilik jorratzen dituenari egiten dio erreferentzia.
Denbora joan ahala, hitzak bere esanahia beste norabide batera bideratu badu ere, nire ustetan, jatorria errespetatzen jarraitzen du, publikoak edo guztionak diren gauzei eta gaiei uko egiteak tontolapiko bilakatzen baikaitu.