Gainera, kontaminazioa jasanezina bilakatuko litzateke. Beraz, garraio garbiagoak bilatzearen eta sortzearen alde, gizarte honetan garraio publikoa bultzatzea ezinbestekoa dela deritzot.
Alde batetik, garraio publikoak, munduarekiko onuragarria izateaz gain, gizarteari laguntzen dio jarrera bakartiak uxatuz taldean integratzera, eta gizakion arteko komunikazioari ere aukera gehiago ematen dizkio.
Bestetik, konpartitzen ere irakasten digu, eta gurea soilik ez dena zaintzera bultzatzen gaitu.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoa indartzeko asmoz, hiru probintziek dituzten txartel ezberdinak bateratzeko ideia bultzatu nahi dut, honen erabilera erosoagoa eta errazagoa izan dadin.