1,2,3,4...

Erabiltzailearen aurpegia Manex Arriolabengoa 2017ko abe. 16a, 00:00

Gaur egun, edozein ikasgai ikasteko orduan ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuak askotan albo batera uzten ditugu, eta praktikotasunaren izenean, ikasgaia abiadura bizian gureganatzeari ekiten diogu, nahiz eta honela bere zentzuari buruzko hausnarketa galdu.

Matematiketan, adibidez, zenbakiak eta kalkuluak berehala ikasten ditugu; batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak eta beste buruketa konplexuago batzuk gauzatzeko abilezia garatuz, baina, gehienetan, matematikaren beraren zergatiari eta jatorriari erreparatu gabe.

Musika ikastean ere, abestiak jotzen eta interpretatzen ikasten dugu, baina esango nuke ez dela musika bera ikasten, ez baita filosofikoki eta estetikoki lantzen.

Argi dago denok osatzen dugun gizarte honetan abiadura handiz bizi garela, eta ikasterako orduan ere azkartasuna baloratzen dugula, baina ondo etorriko litzaiguke ikasgaien zergatiari eta jatorriari gehiago erreparatuko bagenieke, pentsaera robotikoak gogoeta filosofikoetara hurbilduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak