Gaur egun, nola da posible etika derrigorrezko ikasgaia ez izatea gure eskoletan.
Esan beharra daukat erlijioa aukera bezala jartzea positiboa dela, jarduera pertsonala eta aniztasun handikoa baita, baina etika?
Etika gizartea osatzen dugun gizaki guztion betebeharra da; gainera, erlijioak ez bezala, gure arteko desberdintasunak eta desadostasunak apurtzeko gaitasuna dauka.
Ez al du etikak guztiok amankomunean ditugun giza baloreak lantzen, eta ondorioz, gizarte harmoniatsuago bat sortzen?
Orain gutxira arte eta oraindik, gizarteetan, erlijioek zeramaten eta daramate giza banakoaren eta giza taldearen portaera jorratzeko betebeharra. Baina gaur egun, hezkuntza eta gizarte laiko batean, etikak batu beharko luke gizakiaren portaera indibiduala eta kolektiboa aztertzeko eta lantzeko ardura.