Sineskorra dirudien arren, gaur egun, ausarta izan eta lan sakona egin behar da fedea bertan ezartzeko, edota ipuin horren barruan gordetzen diren bizi balioetan sinisteko.
Gezurra dirudi, baina Darwinen eboluzio teoriari erreparatuz gero, gizakia gizaki bilakatu denetik, bizitzeko fedea ezinbesteko tresna dela esango nuke, denboraren poderioz eraldatzen eta egonkortzen jarraitu duena eta gaur egun ere garrantzi handikoa dena, ezertan sinisten ez duenarentzat ere.
Horregatik, zientzian, politikan, gizakian, maitasunean, naturan edota musikan besteak beste sinistea, gure aukera izango da, gurea baita fedea edonon jartzearen erabakia eta honek emango digun bizi balioen ardura.
Baina norbanakoaren eskubide aske bat izateko ezinbestekoa da bestearen ikuspuntu ezberdina errespetatzea eta ez inoiz gurea inposatzea.