Horregatik, erritmoak denboran zehar errepikakorrak diren mugimenduekin harreman zuzena eta estua duela esan dezakegu.
Are gehiago, erritmoa naturaren zutabe indartsuenetako bat dela esango nuke, bizitza ezin baita erritmorik gabe ulertu. Espazioaren eta denboraren arteko ordena eta proportzioa da, eta honek ez dio arte munduari bakarrik eragiten. Naturaren oreka lege bezala ere funtzionatzen du, bizitza mugimenduekin sorraraziz.
Ondorioz, bizitzaren adar guztietan agertzen da erritmoa. Gainera, bere kabuz bizi da, eta gure esku dago eskaintzen digun espazio eta denboran mugitzea. Musikan gertatzen den moduan, erritmoaren interpretazioak sortuko baitu gure bizitzen askatasuna.