Maritxuren ardoa

Erabiltzailearen aurpegia Manex Arriolabengoa 2016ko urr. 15a, 00:00

Zein polita den Maritxu Kajoi; zein gozoa den Maritxuren ardo gorria; zein kolore gorriak dituen bizitzak; ez dago ezer hoberik udazkena gorriz ureztatzea baino, maitatzean, poza adieraztean eta batez ere aske sentitzen garenean; orduan bai ze polita den ardoaren kolorea.

Argi dago, Maritxu Kajoi gorria dela, edo ala bizi da behintzat. Kristautasunak duen artalde izaera guztiz islatzen da urriko lehenengo ostiralean, Arrasateko kaleetan. Inoiz pentsatu dugu zerk bultzatzen gaituen masifikatutako jai eredu hauetara, artalde izatera?

Maritxu "gorri" honen gaur egungo zergatia, bizi ditugun formetatik eratorria da, guztiok ditugun egunerokotasuneko jokabideak bezala, denak du azalpena. Kasu honetan, dominazioaren sisteman bizi gara eta gehiengoa, nola ez, dominatuak gara. Dominatuaren kultura, ezinegonarena da, pertsonalki garatu ezin dugun bizitzena hain zuzen. Beraz, salbazioan sinistera jauzten gara mendez mende. Gaur, dominatuon salbazio egitura santua juergan oinarritzen da. Errealitatea saihestea, alkohol edo bestelakoen bidez, gure denbora librearen zentro bilakatu dira, kontsumismoaren barruan. 

Berdin da Maritxu Kajoi, hiriburuetako aste nagusiak, edota Aramaioko jaiak. Gora artalde izaera! Gora gure gabeziak aztertu eta eraldatzearen kontrako jarrera, hau da, begiak ardo gorritan sartu eta guztiaz ahazteko nahia!

----------

Manex Arriolabengoa eta Sabin Aranburu 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak