Isiltasunaren doinua

Erabiltzailearen aurpegia Manex Arriolabengoa 2016ko mai. 21a, 00:00

Zein garrantzitsua den isiltasuna eta honek eskaintzen dizkigun doinu, erritmo, dantza eta ideia ikusezinak.

Zein polita den, isiltasuna janzten ausartzen garen unea. Norbaiti zerbait esatean, edota, mendian gora gure oinen pausuak entzutean, baita, pentsamenduak hegan direnean eta are gehiago musika entzutean.

Musika, esku artean ura botako baligute bezala, ihesi doa. Beldur da eta ez du inork harrapatzerik nahi. Beraz, momentua gozatzen eta aprobetxatzen irakasten digu. Esate baterako, ez dut berdin sentituko atzo entzun nuen abesti berbera gaur. Gainera, musikak, adimen emozionala garatzen laguntzen digu. Arrazionalki pentsatzera ere behartzen gaitu. Baina batez ere harremanak sortzen laguntzen dizkigu. Horregatik, proposamen bat bota nahi dut udarantz begira. Gazte edo heldu, bertsolari edota txalapartari, edozein instrumentalari, dantzari aktore... elkar gaitezen uda aldera Aramaioko parkean, ondo pasatzeko asmoarekin eta herrian giro eder bat egiteko helburuarekin. Anima gaitezen gure denbora, kultura bilakatzen. Isiltasunetik geure ahotsa sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak