"Wi-fia eskoletan?"

Erabiltzailearen aurpegia Manu Arregi 2012ko mar. 2a, 01:00

Paradoxikoak gara gizakiok.

Ez dugu inongo beldurrik ez dakit zer energia arraro igortzen duen power balance bezalako lelokeria bat eskumuturrean jantzita eramateko. Ez dira ba arriskutsuak uhinak? Ilea hasten duelakoan saltzen duten zaldientzako xanpu bat kaleratzen bada ere, hor goaz, buru-belarri, probatzera, xanpu horrek zer duen jakin gabe. Uhin elektromagnetikoez, berriz, beldur gara. Zergatik?

Badira arriskutsuak diren uhin elektromagnetikoak: ionizanteak. X izpiek eta argi ultramoreak frekuentzia altua dute eta, beraz, energia handikoak dira. DNAn kalteak sortzeko gai dira. Kontuz horiekin. Baina besteak ez.

Artikulu hau argi naturalaren edo artifizialaren azpian irakurtzen egongo zara. Beldurrik ez? Ba jakin ezazu argi hori dela-eta jasotzen duzun energia  inguruko wi-fi eta mugikor guztiena baino gehiago dela. Argi ikuskorra uhin elektromagnetiko bat besterik ez da. Wi-fi eta mugikorretan erabiltzen diren mikrouhinek baino frekuentzia altuagoa duena. Energetikoagoa, beraz. Baina ez arriskutsua, jakina den bezala.

Nola izango dira ba orduan kaltegarriak energia gutxiago duten uhin batzuk?

Mikrouhinak erabiltzen dira wi-fi eta telefonian. Mikrouhin labean bezala. Mikrouhinek, uhin elektromagnetiko guztiak bezala, ur molekulak bibrarazten dituzte ingurua berotuz. Baina potentzia izugarria erabiliz, antenetatik jasotzen duzuna baino milioika aldiz gehiago.

Ez da ideia ona Anoetako estadioko foku batera igo eta eskua zentimetro batera ipintzea. Erre egingo zara, mikrouhin labearekin bezala. Baina erre besterik ez.

Paranoiko samarrak gara eta eskoletatik wi-fia kentzeko eskatzen dute askok. Legeak markatzen duen potentzian, ez dago inongo arriskurik. Energia gehiago igortzen dute geletako fluoreszenteek. Zergatik ez kendu horiek?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak