Oroimena arma nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Zeberio 2016ko urriaren 15a

Entzun beharreko testigantza dela iruditzen zait.

Doala aurretik entzun beharreko testigantza asko daudela, baina Juan Miguel Vidalen hitzek harrapatu egin naute. Ehun urte beteko ditu laster, argi du burua, eta onena: gogo biziz kontatzen ditu bizi izandakoak. Komunikatzaile ona da.

Irratsaio batean entzun diot elkarrizketa bat. Zioen gerra bat galdu zuela orain 80 urte –gudari izan zen Artxandan–, baina bigarren bat egiteko prest dagoela, eta oraingoan oroimena izango duela arma nagusi. Pozik da. 80 urtean isilarazi dute, baina orain zenbait erakundek kontatzeko dituenak entzun gura dituzte. Ez zuela inoiz pentsatuko, dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak