Astean egin du azken elkarrizketa. Esan zioten jasoko zuela dei bat, baina ez daki hitza beteko duten. Gehienetan ez dute horrelako lanik hartzen. Baina bai, jaso du.
Merkatalgune handi horretako tindategitik hots egin diote eta oso urduri jarri da. "Nahi baduzu lanpostua zurea da. Lan jarduna astelehenetik zapatura da. Bederatzi ordu eguneko eta ordu bat bazkaltzeko. Aurrez esaten dizut kotizatu lau ordu egingo dituzula. Soldata 700 euro da". Isilunea. Ez du hitzik. Negargura du.