Bergaran, Antzuolan eta Elgetan egin dute Elkarrekin ikasi ekimena, eta, belaunaldi ezberdinak elkartzeaz gain, ezagutza elkar trukatu dute. Eta argi dago badagoela zer trukatu, norabide batean zein bestean.
"Nola komunikatzen zineten lagunekin txikitan?", galdetu du sarrera moduan Elgetako ikasle batek mugikorraren erabileraren inguruko tailerrari hasiera eman aurretik. Imajinatzen duzue erantzuna: "Guk? Etxera joan, deiadar egin eta hala... kalera irteten ginen danok!". Eta pentsatzen dut nire 8 urteko ilobak lagunen Whatsapp taldea duela.