Orain, Gabonak direla-eta hilabeterako joan zara jaiak eta urte berriaren etorrera etxekoekin pasatzera. Merezitako oporrak, zalantza barik. Amonak, bien bitartean, egunero galdetzen du non zauden.
Nahastuta dauka burua, eta seguruenik ahaztu egiten du egunero jasotzen duen erantzuna: "Etxera itzuli da, amona, Gabonak senitartekoekin pasatzera. Laster itzuliko da". Ahazten ez duena zure falta da; izan ere, biharamunean berriz galdetuko du non zauden.
Zure lekutxoa egin duzu haren bihotzean, Violeta. Ondo pasa oporrak Nikaraguan!