Hasiberriarena egitea

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Zeberio 2014ko urriaren 6a

Gaia albiste izan da egunotan zenbait komunikabidetan, eta atentzioa deitu dit.

Gauza da zenbait ikaslek egindako lekukotasunak atera dituztela argitara, eta oso bortitzak direla gehienak. Batez ere bortizkeria maila horrek deitu du nire atentzioa. Aitortzen dut, ezjakintasunetik dihardut. Ez dut sekula horrelakorik ez pairatu ez ikusi. Zorionez. Baina ezin dut ulertu.

Lehenengo eta behin, taldeak hasiberria umiliazio maila horretara behartzeko duen grina, eta bestetik, zenbait hasiberrik ustea taldean onartua izateko ordainleku horretatik pasa beharra dagoela. Talde batzuetan, nire ustez, hobe ez sartzea. Baina, itxuraz, kontua ez da hain xinplea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak