Zer iruditzen? Orokorrean, kontrako ideia da nagusi, baina estres egoerei aurre egiteko funtzioa duen kortisol izeneko hormona neurtu diete 122 laguni etxean zein lantokian, eta gorputzak dio lanean estresa txikiagoa dela. Azpimarragarria iruditzen zaidan beste ondorio bat: "Umeek lagundu egiten dute etxean dagoen estres maila txikitzen".
Ordainsaria duen zereginak balorazio hobea du, eta ikerlariek diote zoriontsuagoak direla etxetik kanpo ere lan egiten duten pertsonak. Kontuak ematen du zer pentsatua.