M8 frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Zangitu 2020ko mar. 28a, 00:00

Badira urte batzuk Martxoaren 8ko asteburuan Aretxabaletan frontenis txapelketa antolatzen dela; herriko zein inguruko emakumeei kirol hau praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen zaie.

Honek guztiak dakarren antolakuntza eta lana handia da, eta, horregatik, idatzi honen bitartez, urte hauetan egindako lan guztia eskertu nahi diegu Aretxabaletako kirol elkarteko kideei.

Batez ere, zuei, Agurtzane, Nerea eta Oihana, eskerrik asko!

Eskerrik asko egiten duzuen lan guztiagatik, guri, parte hartzaileoi, kirol hau ezagutzeko aukera emateagatik, frontoian hotzez pasatako ordu guztiengatik, emakumeen kirola sustatzeko egiten duzuen lanagatik eta Aretxabaletako frontoia kolore morez janzteagatik! Dagoeneko zazpi urte pasa dira lehen txapelketatik, eta gehiago izan daitezela! Etorkizuneko emakumeek ere frontoian elkartzeko aukera izan dezaten!

Bihotz-bihotzez, Aretxabaletako fronteniszaleen partetik.

----------

Lierni Zangitu

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak