Auzo horretan bizi garenok egoera jasangaitza sufritzen ari gara: egunero goizeko 6etan etxe aurretik kaleak garbitzen dituen ibilgailu bat pasatzen da, izugarrizko zarata atereaz.
Horrela ezin gara bizi! Etxeko guztiak esnatzen gaitu, 2 urteko alaba beldurrez esnatzen da. Bada denbora bat Udalaren webgunean kexa bat idatzi nuela, eta berdin jarraitzen dugu. Zer egin behar dugu honek horrela jarraitu ez dezan?
Nahikoa da, goizeko seiak lo egiteko ordua da!
----------
Larraitz Vazquez
Arrasate