Eskerrik asko Goiena Komunikazio Taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Leire Urretxo 2020ko urtarrilaren 24a

Pasa den abenduaren 17an, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan Automozio arloan ikasten ari diren ikasle emakumeen lehen topaketa ospatu genuen Aretxabaleta Lanbide Eskolan.

Automozio arloan emakumezkoen presentzia ikustarazi eta indartzeko beharretik sortu zen ekimen hau.

Ekimenean parte hartu zuten ikastetxeen, enpresen, tailerren eta jo genituen ate guztietatik jaso genuen erantzuna eskertu nahiko genuke, eta, batez ere, Goienarena, hasieratik ekintzaren difusioan parte hartu duzuelako eta gure hasierako helburua lortzeko ezinbestekoak izan zaituztegulako.

----------

Leire Urretxo

Aretxabaleta Lanbide Eskolako Automozio Mintegia

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak