Mari Domingiri

Mari Domingi maitea:

Desesperaturik gaude, Olentzerok ez gaitu-eta ulertzen. Urteak daramatzagu gauza bera eskatzen: Aretxabaletan emakumeok* batzeko, elkar babesteko, entzuteko, antolatzeko, ahalduntzeko, espazio bat eskatzen. Baina Olentzerok ez gaitu ulertzen eta guk ez dugu edabe magikorik horretarako.

2015etik orain gutxi arte, lokal txiki bat izan dugu Zainduz-en, baina aurtengo ekainean kaleratu egin gintuzten bertatik eta jubilatuak sartu dituzte bertan. Arrapaladan irtenarazi gintuzten eta gure trasteak herriko hainbat lokaletan ditugu banaturik: kuleroak gurea zen lokal horretan utzi genituen, erratzak UDAko lokalean ditugu eta amantalak Loramendiko gela sozialeko armairuan.

Udalak beste lokal-aukera batzuk aipatu izan dizkigu, baina guztiak beste elkarte batzuekin konpartituak, guztiak Aretxabaletako emakumeon* bilgune bezala balio ez digutenak.

Horrela ezin gara ibili. Gure kulero, erratz eta amantalak nahi ditugun moduan gordetzeko gure espazioa izan nahi dugu. Bertan nahi ditugun sorginkeriak egiteko eta edabeak egiteko.

Baina Olentzerok ez gaitu ulertzen, Mari Domingi. Agian, ulertzen gaitu eta ez du sorginkeria feministarik nahi herrian. Horregatik idazten dizugu zuri, Mari Domingi.

Ulertuko gaituzun esperantzarekin eta datorren urtean gure desira egia bihurtuko duzun itxaropenarekin, agur.

----------

Lurdes Llodio Larrinaga, Jasone Gorroño Aldai, Orreaga Zubizarreta Garai, Oihana Jausoro Agirre, Larraitz Arando Ilarduia eta Jone Ojea Ugarte

Erdu Atxabaltako Talde Feminista

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak