Ez gaitezen etsaiz nahastu

Erabiltzailearen aurpegia Luken Ormaetxea

Ceuta, Donostia, arrazismoa eta klasismoa. 

Azken asteetan ikusi ditugun gertakariek argi erakutsi dute joera autoritarioen eta ideia faxisten hazkundea. Gose denari jaten ematea ere debekatu dute Donostiako hiri ederrean, eta Ceutan, kapitalak merkantzia gisa darabiltzan migranteen aurkako ehiza faxista ikusi dugu. Komunikabide hegemonikoek, alderdi politikoek eta abarrek errelato erreakzionarioa elikatu eta arazoaren jatorria ezkutatzen dute, era horretan langile klasearen baitan etsaitasuna bultzatuz. Hau da, bertakoak vs kanpotarrak dikotomia faltsua indartuz. Pobreziaren erantzuleak dira seinalatu beharrekoak, ez kapitalistek sorturiko miseria gordinean bizirauten dabiltzanak. Herriz herri, auzoz auzo, ideia erreakzionarioen eta faxismoaren aurka antolatu beharra daukagu. Kalean, espresio faxista orori edozein formatan erantzunez eta, langileriaren gehiengoan, kontzientzia sozialista hegemoniko bilakatuz.

Azkenik, argi ibili gaitezen euskal nortasunaren edo euskararen izenean zabaltzen dabiltzan diskurtso arrazistekin, gure herrian ez baitago DNA antifaxistarik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak