Kufya lepoan

Erabiltzailearen aurpegia Luken Ormaetxea 2025ko urr. 17a, 00:00

Kufya lepoan… Palestina, Palestina…

Zeinek darama kufya, "zapi palestinarra", lepoan? Bada, askok! Sanchezek, Monterok, Otegik eta beste hainbatek daramate kufya soinean, a ze balentria haiena. Israeli armak saldu eta kufya lepoan, bi estatuen konponbidea babestu eta kufya lepoan, erresistentzia kriminalizatu baina kufya lepoan. Finean, palestinar herriaren egoera betikotu, baina kufyarekin. Bi estatuen aterabidea fartsa hutsa da. Bataren existentziak bestea ukatzen baitu: ez da Palestinarik izango Israel baldin bada; eta, kontrara, Palestina izango da soilik Israel lurpean bada. Ez dago erdibiderik.

Bestetik, ezin ahaztu gurean ere badaudela Israelekin harremanak dituztenak. Ikerlan, MU, EHU, CAF... Zeintzuk dira egitekoak? Iruzur, konplize eta erantzuleak seinalatu eta erresistentziaren behar eta zilegitasunaren defentsa irmoa egitea. Asko eta asko bagabiltza bide horretan lanean, Gazte Komiteetan, Palestinarekin Elkartasuna plataforman, Gaztetxean… Antolatzeko garaia da, borroka garaia da. Erabili kufya Israelen konplize zikin guztiak erasotzerakoan burua estaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak