Arrasateri, nire herriari

Erabiltzailearen aurpegia Luken Ormaetxea

Arrasate: kooperatibena, Maritxurena, aitzindariena, herrigintzarena, errementari dantzarena, Arrasate Musikalena...

Nola deskribatuko zenukete Arrasate? Seguruenik, horrelaxe. Hori eta askoz gehiago da, jakina, baina argi diot, ez da oasi bat! Gurean ere isilpean igarotzen diren arazoak ditugu, edo, behintzat, jendearen arreta gutxirekin badoazenak. Arrasaten, uztail hasieran, Monterron pribatizatu egiten da, zenbait enpresak haien poltsikoak bete ditzaten. Arrasaten, duela aste gutxi, familia bat etxetik bota zuten, eta alternatiba gabe kalean utzi. Arrasaten, edozein koloretako poliziak, euskaldun eta herrikoiak ere bai, lasai asko dabiltza kalean, burua tente eta bularra hauspotuta. Lan politikoa dute jo-puntu, baina beste askoren aurka ere oldartzen dira. 

Arazoa ez da jaialdi/polizia eredua edo alokairuek mugarik ez dutela; arazoa bi klasetan bereizitako gizartea da. Badago borrokarako grina; alda dezagun errotik gizartea, edo ganboatarren sokakoa egingo naiz. Sozialismoa edo erre daigun Mondraue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak