50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2021ko urr. 17a, 00:00

50 urte dira familia batzuk elkartu zirela garun-paralisidun seme-alabentzako sare bat osatzeko.

Garai hartan gogoratu behar dugu pertsona hauek etxean egotera kondenatuak zeudela, garuneko paralisia duten pertsonez mundua ahaztuta zegoen. Familiek zituzten beharrei aurre egiteko sortu zen ASPACE eta 50 urteren ondoren garun-paralisidun pertsonen oinarrizko behar eta eskubideak betetzen dituen zerbitzuak eskaintzen ditu. Hau guztia lortzeko bi pilare nagusi izan ditu elkarteak: familiak eta profesionalak.

Familiok orain azpiegitura bat antolatuta dugun arren, egunero aurre egin behar diogu errealitateari, baina ASPACE sortzeko unean orduko familiek izan zuten indarra mirestekoa da. Profesionalei buruz, berriz, esan daitekeen guztia gutxi dela iruditzen zait: beraien bizitza profesionala gure gizarteko kolektibo zaurgarriena eta gutxien ezagutzen dena zaintzera, laguntzera eta maitatzera bideratu dute, batzuetan haien familia bihurtuz. Esango nuke behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten profesionalak gizarte hau baino 50 urte aurretik doazela gizatasunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak