Hustu ditzagun Kongresua eta Senatua!

Erabiltzailearen aurpegia Luis Maria Ormaetxea Santsiñena 2023ko uzt. 21a, 12:00

Aulkiak hutsik uzteko Aulki Zuriak - Escaños En Blanco alderdia ordezkatuak sentitzen ez direnentzako aukera da.

Aukera politiko egokirik aurkitzen ez duten herritarren ordezkari izan nahi dugu; boto zuria ematen dutenen botoa eraginkor egiten duen aukera bat gara; protesta egiten dutenen aukera bat gara, protesta jarleku huts batean islatuko baita; abstentzioan geratzen direnen aukeretako bat gara, gurekin botoa beti baita baliagarria, aulki edo eserleku hustu moduan islatzen baita beti.

Aulki Zuriak - Escaños En Blancok hiritarrentzat proposatzen duena berezia da. Beste alderdi batzuek egiten dituzten promesetatik erabat desberdina da.

Gure hauteskunde-programa esaldi batean laburtzen da: "Lortuko diren aulkiak askatzea, edozein soldata edo diru-sarrerari uko eginez". Herritarrek Kongresuan eta Senatuan eserleku huts bat uzteko eskubidea dutela eta aulki horrek ez diela herritarrei euro bat ere ordaindu behar defendatzen dugu. Legegintzaldi osoan liberatutako aulki horiek ez dira okupatuko, eta, beraz, uko egiten diogu legez eta erregelamenduz dagozkigun ordainsari guztiak jasotzeari.

Aulki Zuriak - Escaños En Blancoko hautagaiek behar adina boto lortzen badituzte, aulkiak libre, hutsik, okupatu gabe, utziko dituzte. Horrela, askatzen den aulkia politikarekin baztertuta, ahaztuta eta frustratuta sentitzen direnen sinboloa izango da.

Pertsona guztiek dute botoa emateko eskubidea, baina boto guztiek ez dute balio bera. Kongresuan eta Senatuan eserleku hutsak uzteko Aulki Zuriak - Escaños En Blancok sistema politikoaren kalitate demokratikoa neurtuko du. Ohiko alderdi nagusiek ordezkatzen ez dituzten herritarrenak direlako jarleku libreak, hutsak.

Hustu ditzagun Kongresua eta Senatua!

----------

Luis Maria Ormaetxea Santsiñena

Aulki Zuriak – Escaños En Blanco Para Dejar Escaños Vacios alderdiko Gipuzkoa barrutiko Kongresurako hautagaia

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak