Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan matrikulatu zareten eta proiektu honetan guregan konfiantza izan duzuen familia guztiei, eta baita jada gurean zaudeten familiei ere. Erantzun bikaina jaso dugu, oso pozik gaude, eta emandako bultzada honekin zin egiten dizuegu debagoiendar guztientzat den kalitatezko hezkuntza euskaldun baten alde lanean jarraituko dugula, zuen seme-alabak gurean zoriontsu hazi eta hezi daitezen.
----------
Lurdes Ugalde Esparza
Goieskola, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa
Debagoiena