Ehunka laguni erroldatzeko eskubidea eta, horrekin batera, bizitza duina izateko eskubidea ukatzen diete. Erroldarik gabe ez zara existitzen: ezin duzu osasungintzara jo, ez hezkuntzara, ez etxebizitzara; ezin duzu zure egoera administratiboaren erregularizazioan aurrera egin.
Pertsona asko ezin dira erroldatu, etxebizitza alokatzen dietenek horri uko egiten diotelako edo ordainketa gehigarriak eskatzen dituztelako. Errealitate horren aurrean, errolda soziala dago: norbera bizi den tokian erroldatzeko aukera ematen duen mekanismoa, baita jabearen kontraturik edo baimenik gabe ere, kalteberatasun-egoerak daudenean.
Erroldatzea tokiko erabaki politikoa da. Bizilagun guztiak komunitatearen parte direla onartzea da, eta bazterketa normalizatzen duen sistema bati eusteari uztea. Eskari hori jarri du mahai gainean Debagoieneko Mugimendu Feministak.