Mila esker, Ainhoa eta Iñaki

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Trojaola 2018ko urr. 19a, 07:26

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko egungo zuzendaritzak, PNVko eta PSOEko kargudunen aldeko botoekin, auzitara eraman zituen Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin erraustegia geratzeagatik, 46 miloi eurorainoko zigorrak eskatuz.

Zorionez, Espainiako Kontu Auzitegiak errugabe jo ditu biak, erraustegia gelditzea ez zela delitua izan ebatziz.

Are gehiago, Kontu Auzitegiak berak ebatzi du Intxaurrandietaren eta Errazkinen erabakiak kalte ekonomiko handiago bat ebitatu zuela, errauskailuaren proiektua desproportzio hutsa zela aipatuz.

Ainhoak eta Iñakik, agintera iritsi, EH Bilduk bere programan agindutakoa jarraitu eta bozkatzaileekin hitzartutakoa bete besterik ez zuten egin.

Emandako hitza betetzea, herritarren ongizatea lehenestea eta ingurumena zaintzea zigortu nahi izana onartezina da.

Salaketa honekin, Ainhoa eta Iñaki zigortzeaz gain, enpresa handietako negozioetatik at herritarren interesen mesedetan politika egitea baldintzatu nahi izan duzue, beldurra sortu nahi izan duzue, baina Jose Luis Otamendik, Azpeitian, Ainhoa eta Iñaki babesteko ekitaldian esan bezala: "Ahantz ez dezagun badela hemen eros ezin daitekeen jendea, eta saldu ezin daitekeen herri bat".

Ainhoa eta Iñaki, mila-mila esker mehatxuen aurrean erakutsitako duintasun eta konpromisoagatik. Zuen eredua jarraituz, zintzotasunez eta herritarren alde lanean jarraituko dugu!

----------

Larraitz Trojaola Berezibar

Arrasateko EH Bilduren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak