Larrialdi zerbitzu duin eta seguru baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Laura Sanchez 2017ko mai. 20a, 00:00

Debagoieneko ospitaleko larrialdi zerbitzuetan gertatzen dabilen egoera kezkagarriaren berri eman nahi diegu herritarrei bertako langileok. Zerbitzu honek beti izan du pertsonal gabezia, bereziki, beste eskualde batzuetakoekin alderatuta, baina egoera jasanezina da gaur egun.

Ospitale berria orain dela bost urte inauguratu genuen, ilusio handiarekin eta instalazio berrien abantailekin. Baina lan kargak gora egin du nabarmen eta pertsonalak ez, ordea; are gehiago, kasu batzuetan, behera egin du. 

Debagoienean, inguruko eskualdeek duten antzeko biztanleria izanik, larrialdi kasu gehiago hartzen ditugu pertsonal gutxiagorekin. Eta horrek eragin handia dauka bai langileon osasunean eta, nola ez, gaixoei atentzioa emateko orduan.

Onartezina iruditzen zaigu Osakidetzak atentzio desberdina ematea Debagoienean bizitzeagatik. 

Gure helburu nagusia herritarrei behar bezalako osasun zerbitzua eskaintzea da, gu eta gure ingurukoak langile izateaz gain erabiltzaile ere bagara eta.

Egoera hau salatzeko mobilizatzea erabaki dugu.

Larrialdietan egindako egonaldian itxaron beharra gertatu bazaizu edo atentzioan gabeziaren bat igarri baduzu, jakin ez dela izan profesionaltasun ezagatik, pertsonal ezagatik baizik.

----------

Amaia Agirre, Miren Kortabarria, Laura Sanchez, Rosa Diaz de Cerio, Amagoia Gorosabel, Eider Madina, Ainhoa Altube, Judith Badiola, Alejandro Masie, Mari Jose Muñoz, Zuriñe Perea eta Lourdes Sordo

Debagoieneko ospitaleko larrialdi zerbitzuetako langileak

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak