Heldu da udaberria

Erabiltzailearen aurpegia Lide Osinaga 2014ko api. 27a, 00:00

Udaberria heldu da eta baita ordu aldaketa ere.

Egunak luzeagoak dira, eguraldi hobea egiten du (batzuetan, badakigu eta Euskal Herrian eguraldiaren gaia zela den…), gure herrietan festa, ekitaldi eta ekintza gero eta gehiago daude… Eta horrek guztiak, asko eragiten du gugan, ez duzue uste? 

Poztasun handiagoa nabari da kalean, haur txikiek bezala kamiseta manga motza janzteagatik alaiago gaudela dirudi.

Kaleko giroa orain dela hilabete eta erdikoaren ondoan oso ezberdina da, hartzak hibernatu ondoren bezala kalera irtetzeko behar handiagoa dugula dirudi; iluntzeraino jende gehiago gelditzen da kalean, pintxo poteetan, adibidez, gero eta jende gehiago ikusten da eta etxera itzultzeko gero eta gogo gutxiago.

Segi dezagun bada horrela, ezta? 

Udaberri, uda, udazken edo negu… Eguraldi eta urtaro bakoitzari duen onena atera eta gozatu dezagun. Ezta?

Egun batzuk berandu baina… udaberri on guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak