Hutsetatik harago

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Suarez Ibarguren 2026ko uztailaren 1a

Batzuetan, ahalegin handia egiten dugu eta gauza asko ondo ateratzen zaizkigu, baina jendeak ez ditu beti ondo ikusten

Aldiz, egun batean huts egiten badugu edo ezin badugu espero dena egin, badirudi akats horrek aurreko guztia ezabatzen duela. Horrek tristura eta zalantzak sor ditzake, baina garrantzitsua da gogoratzea gure balioa ez dagoela une txar bakar batean. Zer diozue? Egindako lan guztia, erakutsitako adeitasuna eta gainditutako zailtasunak ere gure parte dira. Akatsak egitea gizaki izatearen parte da, eta haietatik ikasi eta aurrera egitea da benetan garrantzitsua. Horregatik, ez dugu geure buru epaitu behar une txarrenengatik bakarrik; egin dugun on guztia ere aitortu eta baloratu behar dugu.

Azken finean, pertsona baten benetako balioa ez du akats bakar batek neurtzen, baizik eta egunero erakusten duen jarrerak, errespetuak eta etengabe hobetzeko duen borondateak. Lore bakoitzak bere usaina duen bezala, pertsonen ontasunak mundua aldatu dezake, bihotzetan itxaropenaren haziak ereinez. Ontasuna, irribarre zintzo bat edo laguntzeko keinu txiki bat, besteengan itxaropena pizteko gai da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak