Pasa da matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Suarez Ibarguren 2026ko otsailaren 24a

Pasa berri da da euskal hezkuntza sistemaren matrikulazio kanpaina.

Seguruenik, familia askok zer egin ez dakitela aritu dira; alegia, zein ote da gure haurraren garapenerako aukerarik onena behin eta berriro pentsatuz. Euskal pedagogia nolakoa den hausnartuz, zera erantzungo genukeela uste dut: euskaraz aritzen dena eta ekarpen pedagogiko ezberdinak dituena? Herri gisa, eskola ezberdinen inguruko eztabaida sortu beharrean, gure hizkuntza eta kultura edukiak lehenestera eraman beharko genituzke, herriaren identitatea eta herritarrak izango direnen kohesioa lortuz, eta geure pedagogiak horri erantzun beharko lioke.

Ez al gara ari eguneroko lanean honi erantzuten? Garrantzitsuena eskola bakoitzak zein komunitate sortu nahi dugun definitzea da. Eta nik neuk garbi daukat: Guztiona, guztion artean! Haur guztien hezkuntza-eskubidea bermatzen duena eta doakoa dena. Guztien aukera berdintasunean hezten duena. Matrikulazio kanpainan bizi den errealitatea sakona da, inor ez da bestea baino baliotsuagoa, denok dugu gure balioa, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak