Ze ingu xu?

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Suarez Ibarguren 2025ko uzt. 29a, 00:00

Latzen, gure herriko taldea, itzuli da.

Benetan nostalgiarako arrazoi bat sortu da nigan. Inguruan ditudanengatik, baina baita galdutako haiengandik ere. Burura etorri zait lehengusinarekin kiroldegian Doctor Deseo taldearekin batera lehen aldiz kontzertura joan gineneko egun hura. Ziurrenik, geu izango ginen gazteenak! Oroitzapen polita bezain lekuz kanpokoa. Denak rokeroak, heavyak... gu izan ezik, baina une ahaztezina. Latzen 1993an sortutako taldea da. 11 urte nituen nik orduan. Orain gutxi berriro bueltan dira, urte askoko etenaldiaren ostean euskarazko heavy metal eta izen handiko talde famatua.

Nork ez ditu Latzenen abestietako istorio sakon eta emozionalak gogoan? Maitasuna, mina, borroka, askatasuna... poesiaren oihuak entzun? Nigan, behintzat, aztarnak utzi dituen taldea da. Ez da bakarrik kontatu izan dutena, nola kontatzen duten da gakoa. Latzenen estiloa, esan bezala, emozioak, oroitzapenak eta indarra ardatz dituen poemak dira eta beraien letren tonu epiko eta emozionalak ditut gustuko, sentimenduz beterikoak. Eskerrik asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak