EAE osoko hezitzaileak Mugimendu Autonomoaren Juntadizoetan Arrasaten elkartuko garen eguna. 206 eskola bilduko dituen juntadizo pedagogikoa. Egun guztiko jarduna izango da. Goizean Amaia antzokian maisu-maistrek formazioa jaso eta elkarrekin auzolanean aritutakoa elkartrukatuko dute. Berritzeguneko aholkularien gidaritzapean hitza hartuko du Arrasate Herri Eskolak, beste zenbait eskolarekin batera. Eguerdian elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean eskola ezagutzeko aukera izango dute eraldaketa ikusteko. Haurra bera dena izateko eskubidea, familia bakoitzarekiko akonpainamendua zein herri, hizkuntza, izaera, kultura garatu eta esku hartzen dihardugu.
Ohi bezala, adituak diren eta eskolan bertan lanean ari diren maisu-maistrek euren ekarpenak egingo dituzte EAEko eskoletako esku-hartze eta begirada komuna eraikiz. Horietako bat Berritzegune Nagusiko Nere Inda Goikolea arrasatearra izango da. Arrasate Herri Eskolatik eskertu nahi diegu ere ibilbide honetan laguntza eman diguten eskolako familia eta komunitateko kideei.