Hilerrietara bisitan

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Suarez Ibarguren 2023ko aza. 17a, 08:25

Heriotzaren eta bizitzaren arteko tartea laburra dela gogorarazten digun festa pasa berri dugu. Egun hori, azaroak 1, hildako pertsonei eskainitako eguna da, eta gehienek lorez betetzen dituzte pertsona maitatuen hilobiak. Baina sarri galdetu diot neure buruari: egun bakarra behar da horretarako?

Zein garrantzitsua den gai honekin lotuta, heriotzaz nabil noski, haurrak haurtzarotik heztea. Eta hezkuntzak ez ditu heriotzaren gaiari heltzeko behar beste baliabide eskaintzen. Nire ustez, familiek eta hezkuntzaren sektoreko profesionalek ez ditugu behar adina tresna eguneroko gertaera honi aurre egiteko, eta, oraindik, tabu handi bat da. Heriotza bizitza zikloaren parte da, eta argi utzi behar diegu haurrei familia guztietan gertatzen den zerbait dela. Ez al duzu uste? Haurrekin gai hau modu egokian lantzeko guztiok gaiaz naturaltasunez hitz egiten ikastea ezinbestekoa da. Beldurrak kendu eta errealitateari aurre egitea ezinbestekoa da; emozioak azaleratu eta ezjakintasunaren aurrean egia esatea, edo? Minaz gain, zein beste alderdi landu ditzakegula uste duzue?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak