Behin eta berriz galdetu diot neure buruari. Haurrek txikitatik bizi, hazi, jolasean aritu eta ikasteko ingurune seguruagoak sortzeko moduari buruzko ezagutza sortzen dute. Baina zer gertatzen da sentimendu hau lortzen ez dutenekin? Ebidentziek erakusten diguten moduan, eskolan edota kalean haur batzuek bizi dituzten jazarpenak gero eta itzelagoak dira. Eta gizartea nora begira dago? Ezagutzen ote ditugu horren eragin kaltegarriak? Tristea da, bai, baina nik badakit. Bullying-a edota jazarpena jasaten duten pertsonek osasunean edota eskolako errendimenduan eragin kaltegarriak dituzte, eta, zer esanik ez, alboan duzunak ohartu edota lekuko dela jakiteak eta laguntzarik ez emateak. Nola hezten ari gara geure haurrak?
Seme-alabek elkartasuna eta adiskidetasuna emateko, hezi beharra dago. Lortu beharrekoa da gure seme-alabek edota edozein pertsonak beste aldera ez begiratzea edota eskua luzatzea. Ez duzue uste? Eta desberdina banaiz ere, ez dut ongi sentitzeko edo naizena izateko eskubiderik?