Azken urtietako parte hartze haundixa dala eta, aurten Beinke Loramendi eingo dauienen zerrendia mugatzera behartuta ikusi gare. Izen be, dantziaren xarmia mantentzeko, dantzarixen erosotasuna bermatzeko eta herriko plazian mugak kontutan hartuta ein dogu hau. Hemen izena emuteko lotura.
Hona hemen kontuan hartu biharrekuak:
- 80 pertsona izango gara gehixenez plazan.
- Izen-emute kopuru hori gaindittuz gero, Loramendi elkarteko bazkidiek lehentasuna izango daue.
- Dantzaren zati danak egittia derrigorra izango da: Beinke + fandangoa eta arin-arina + txapeloaz. Dantzako zatiren bat ezin bada egin bikoteko bi kidiek alde egin biharko daue.
- Hona hemen entsegu egunak: irailak 10, 15, 18, 22 eta 25; guztixak, 19:00etan. Irailaren 22ko eta 25eko entseguetara agertzia derrigorra izango da –kasu bereziren batengatik ezin izanez gero joan entsegura, zure lekua beteko dauen bateren bat ekartziaz arduratu biharko zara–.
- 16 urtetik gorakoek parte hartuko daue.
Datozen urtietarako be proposamenak batuko dittugu, hortan animau kudeaketarako proposamenak bidalketan, danon artien eingou eta!
Asko izetiak be asko pozten gaittu, hortan horregatik eskerrik asko!