Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Loramendi Elkartea 2024ko mai. 14a, 13:59

Uztailaren 1etik 19ra izango dira aurtengo Aretxabaletako udaleku irekiak eta dagoeneko begiraleak behar dira. Begiraleen ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 08:30-13:15; ostegunetan 08:30-17:15. Kurrikulumak maiatzaren 14tik 21era arte bidali ahal izango dira ondorengo formulategia betez: labur.eus/LoratuBegiraleak

Uztailaren 1etik 19ra izango dira aurtengo Aretxabaletako udaleku irekiak eta dagoeneko begiraleak behar dira. Begiraleen ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 08:30-13:15; ostegunetan 08:30-17:15. Kurrikulumak maiatzaren 14tik 21era arte bidali ahal izango dira ondorengo formulategia betez: labur.eus/LoratuBegiraleak

EZINBESTEKOA IZANGO DA:

  • Lan-kontratua egiterako egunean 18 urte beteak izatea
  • Erdi mailako heziketa zikloak, batxilergoa amaituta izatea
  • Euskaran ahaldundua izatea

LEHIAKETA FASEA:

TITULAZIOA

  • Aisialdi begirale titulua: 5 puntu
  • Gizarte hezkuntza, psikologia, pedagogia, magisteritza, Tafyd eta IVEF, gizarte eta kultur animazioa, gizarte integrazioa: 3 puntu (ikasketak amaitu baldin badira) 2 puntu (ikasketak gauzatzen ari baldin badira)
  • Lehen sorospen titulua: 1 puntu
  • Euskarazko C1 titulua izatea 1 puntu

LAN ESPERIENTZIA

  • Udaleku irekietan urte bakoitzeko: 3 puntu
  • Udaleku itxietan urte bakoitzeko: 2 puntu
  • Gabonetako parkean begirale bezala aritu izatea: 1 puntu
  • Urtean zehar aisialdirako zerbitzuetako langileak (multikirolak, entrenatzaileak, dantza, ludoteka, hizkuntza errefortzuak...): 1.5 puntu

 

*Atxabaltarrek lehentasuna edukiko dute.

*Puntuagarria den guztia egiaztatu beharko da (egiaztagiriak bidali). 

*Aukeraketa egiterakoan aurreko urteetan egondako begiraleen ebaluaketak kontutan hartuko dira. 

*Curriculumen egokitasuna baloratuko da (ortografia eta mekanografia akatsak, esaldien egokitasuna, euskaraz egotea ...) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak