Urte barri, ur barri

Erabiltzailearen aurpegia
Loramendi elkartetik urte berri on bat opa dizuegu denori. Gainera, urte berriko ospakizunetarako proposamen bat egin nahi dizuegu. Telebistari begira mahatsarekin ito beharrean ibili ordez, gure inguruko ohitura zahar batekin ospatzea gomendatzen dizuegu. Ez zehazki bertakoa, Sakana inguruan ematen den ohitura baita hau...

 

Urte berriak ur berria ekartzen du, eta berarekin topa egitea da gure proposamena. Etxeko gazteak iturrira ur bila bidali, koplak abestu, eta urtea topa eginez astea. Euskaraz, kantuan eta alaitasunez!
 
Hona hemen moldatu ditugun letrak:
 
Urte berri, ur barri,
itturriko ura.
Berrixa dator eta
zaharra akabau da!
 
Abendu-gaba luze,
mendiko ur hotza.
Penak eruen dittu,
ekarri dau poza.
 
Urte berri on danori!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.