Karnabaletan udaletxe zaharra apainduta!

Erabiltzailearen aurpegia Loramendi Elkartea 2017ko martxoaren 1a

Udalaren deialdiari kasu eginez aurten Loramendi elkarteko leiho eta balkoiak apaindu ditugu! Horretarako joan den astean, Ludotekako, Hizkuntz errefortzuetako haurrak eta Auzoko egitasmoko partaideak elkarrekin, festa bat antolatu genuen!

Bertan, aurpegia margotu eta udaletxe zaharra apaintzeko maskarak egin genituen; ederto pasa genuen!! Gainera, arratsaldea borobiltzeko Auzokoko lagunek prestatutako merienda goxoa jan genuen!

Datorren urtean ere Aretxabaletako Karnabalak alaitzen jarraituko dugu, kaleak kolorez janzten!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak