Lana A-4 tamainako orrian aurkeztu behar da eta argazkia, berriz, 30x40 neurrikoa izango da. Horiek Loramendiko bulegoan aurkeztu behar dira kartazal batean. Abenduak 10a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Kartazalean ezizena jarri behar da eta barruan beste kartazal baten datu pertsonalak: izena, abizena, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da udaletxe zaharrean, 18:30ean. Tribunala Loramendiko kultura taldeak osatuko du eta hiru sari emango dira: lehenengoari 100 euroko elkar bonoa; bigarrenari 60 euroko elkar bonoa; eta hirugarrenari 40 euroko elkar bonoa. Gainera, Errigorako otarrak jasoko dituzte hirurek.