Liburuaren nondik norakoen bueltan arituko da Usurbilgo paisajista. Landareen munduaren oinarriak, bere bizipenak eta ondorioak, eta baratzeari lotutako beste hamaika kontu izango ditu hizpide Errekondok; hain zuzen ere baratzean jarduteko behar diren ezagutzen berri emango die elkartutakoei.
Galdera-erantzunen bidez zalantzak zuzenean argitzeko aukera ere egongo da; hala, elkarren artean eztabaida eta jakintza partekatzeko.