Euskalkia ahoz eta idatziz lantzeko ikastaroa egingo dugu Loramendi elkartean

Erabiltzailearen aurpegia

Euskalkia ahoz eta idatziz lantzeko ikastaroa eta film laburren tailerra antolatu ditugu Loramendi euskara elkarteko Kultura Taldeak. Azaroa eta abendua bitartean izango dira biak.

Euskalkia ahoz eta idatziz lantzeko Karmele Agirregabiria arituko da irakasle lanetan. Ikastaroa bi zatitan banatuko da; lehenengo lau saioak azaroko azkeneko bi larunbatetan eta abenduko bigarren eta hirugarrenean izango dira goizez. Azkeneko lau saioak berriz otsailean; guztira hogei ordutakoa izango da. Lehenengo lau saioetan izena emateko azken eguna azaroaren 19a da.

Film laburren tailerreko egunak, berriz, azaroak 15, 22 eta 29 dira. Ibai Zangitu eta Mikel Alberdi izango dira emaileak. Behin tailerra jasota, abenduaren 5etik 8ra Euskaltzaleen Topaguneak Durangoko Azokan antolatzen duen Kameratoia Film laburren lehiaketan parte hartzea da asmoa. Bereziki herriko gazteak animatu nahi ditugu tailerrean parte hartzera. 

Izena eman edo informazio gehiago nahi duena hurbil dadila Loramendi elkartera, idatzi loramendielkartea@gmail.com helbidera edo deitu 943 77 09 70  edo 685 75 67 29 telefono zenbakietara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.