Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, ostirala, ate irekiak egingo ditugu Algara Ludotekan
Proiektu berriaren aurkezpenean esan genuen bezala, hilabetean behin ate irekiak antolatuko ditugu ludotekan. Horrek esan nahi du, 18:00etatik 19:30etara bazkide ez diren haurrak ere gonbidatuta daudela ludotekara etortzera.
Hilabteko azken ostiraletan izango dira ate irekiak, baina aste santuak direla eta apirilean aurreratu egin dugu. ANIMATU DENOK!