Ez dakit zer pentsio dagokidan, ezta noiz ordainduko den ere. Ezinezkoa izan zait, orain arte, Gizarte Segurantzarekin harremanetan jartzea.
Badakit nire egoera berean dauden pertsonak daudela.
Zerbait egin behar dugu! Izan ere, Espiritu Santuari esker bizi naiz ni?
Hasteko, astelehenetan udaletxeko plazan erretiratuekin bat egingo dut.
Zuen zain nago.
----------
Lola Etxebarria
Arrasate