Leon, Kopako azkena

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2026ko uztailaren 8a

Asteburu honetan Igamo Packaging emakume taldeak, denboraldian zehar lehiatu duen Espainiako Kopako azken proba puntuagarria izango du Leonen. Kantabrian hasi zuten martxoan, eta Galizia, Valentzia, Murtzia, Nafarroa eta Gipuzkoatik lehiatu ondoren, Leonen amaituko dute lehiaketa.

Lasterketa larunbat arratsaldean egingo da hiriburuan hasi eta bukatuz. Igamoko ordezkariak izango dira kadete mailan, Ainhoa Plaza eta Izaro Ezpeleta; junior mailan, Ziortza Heredia; eta 23 urtez azpiko kategorian, Itxaso Askasibar, Edurne Ormaetxea eta Naia Martin. 
 
Leongoa ez da Lokatzako neskek izango duten lehiaketa bakarra asteburuan; izan ere, igandean, Pola de Sieron izango dute hurrengo zita. Sierokoa, berezia izango da, orain bi urte Helena Jones estatu batuarrak, garaipena lortu baitzuen Igamoko maillotarekin, eta aurten, haren bikotekide den Ineos taldeko Andrew Augustek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak