Bi egunetan beroari aurre egin behar izan diote, eta biek, ibilbide ezberdina izan zuten. Murtzian, bide gorabeheratsua izan zuten Abanillako desertua zeharkatzen zuen ibilbidean. Esaterako, helmuga kilometro bateko aldapa luzean amaitzen baitzen.

Valentzian, aldiz, 7 kilometroko ibilbide urbanoa izan zuten hiriburuan bertan. Guztiz laua eta txirrindulari abilentzako eta bizkorrentzako aproposa. Aipatu ere, 23 urtez azpikoen kategorian, Edurne Ormaetxea, lehen postuetako borrokan aritu zela, baina erorikoa izan zuen, eta lasterketan emaitza ona lortzetik kanpo geratu zen.
Asteburuko sailkapenak:
-
Abanilla:
-
Kadeteak:
-
9. Izaro Ezpeleta
-
40. Ainhoa Plaza
-
Junior:
-
18. Ziortza Heredia
-
23 urtez azpikoak:
-
41. Itxaso Askasibar
-
52. Edurne Ormaetxea
-
Valentzia:
-
Kadeteak:
-
2. Izaro Ezpeleta
-
25. Ainhoa Plaza
-
Junior:
-
10. Ziortza Heredia
-
23 urrez azpikoak:
-
14. Itxaso Askasibar
Hurrengoa Balmasedan
Denboraldia, otsailean hasi bazuten ere, oraindik, Igamoko neskek badute non lehiatu, denboraldiari amaiera eman aurretik. Hurrengo lasterketa Balmasedan izango da. Ondoren, uztailean, Loiu, Leon, Pola de Siero, Iruñerriko Itzulia eta Aiarako itzuliak izango dituzte.