Ziortza Heredia bosgarrena Euskal Herriko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2026ko ekainaren 10a

Igamo Packaging taldeko txirrindularia Aizarnazabalgo proban.

Atzo arratsaldean, Aizarnazabalen, Euskal Herriko bakarkako erlojuaren aurkako txapelketa lehiatu zuten junior mailako emakumeek. Bertan, Igamo Packaging taldeak, Ziortza Heredia Mendian izan zuen ordezkaritza. Araiarrak, 14,5 kilometroko ibilbidean 23 minutu eta 40 segundoko denbora markatu zuen, bosgarren postua lortuz. 

Lokatzako ziklista pozik agertu zen egindako lasterketarekin, jubeniletan lehen urtea badu ere, podiumetik, 23 segundo eskasera geratu baitzen. Profesionalizatuta dauden taldeen aurka muturra erakutsi zuelako.
 

Asteburuan Murcia eta Valentzia

Lokatzako neskek, datorren asteburuan, Espainiako Kopako zortzigarren proba puntuagarria izango dute Abanillan. Lasterketa larunbatean izango dute kadete, junior eta sub23 mailako txirrindulariek. 
 
Ondoren, hurrengo egunean, Valentzian, hirian bertan, estatu mailako beste lasterketa bat izango dute, asteburua borobilduz. 
 
Igamoko txirrindulariak, kilometro asko egiten dituzte entrenamenduetan eta lasterketetan, baina, txirrindularitzak kasu honetan, ibilgailuan kilometroak egitea ere eskatzen du. Lan horretan, Lokatza Ziklismo Eskolak, argi dauka, emakumeek ere aukera berdinak izateko, horrelako bidaiak egin behar direla, urtean zehar, lasterketa egutegi duin bat izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak